Eraso matxista baten berri eman dute Erandion (Bizkaia) joan den asteburuan. 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, bere bikotekideari eraso egin baitzion. El Correo-ren arabera, ihes egin zuen neskak eta kalera irten zen laguntza eskatzera, zauriturik. Osasun-etxera eraman zuten.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Erandion, emakume bati eraso dio bere bikotekideak
Biktima kalera atera behar izan zen laguntza eske. 26 urte ditu erasotzaileak.