Iruñeko (Nafarroa) San Fermin Txiki jaietan jazotako eraso homofobo bat eman dute argitara. Larunbatetik iganderako gauean, goizeko 06:00ak aldera, Oinutsen Kalean zeuden bi gazte. Salatu dutenez, bat-batean zazpi gizonek inguratu zituzten: dirua eskatu ondoren, irain homofoboak egin zizkieten. Sareetan eman dute erasoaren berri.
AKTUALITATEA
/
Eraso faxistak
Eraso homofobo bat jasan dute bi gaztek Iruñean
Igande goizean izan zen erasoa, San Fermin Txiki festetan. Hainbat gizonek Oinutsen Kalean eraso zieten bi pertsonari.