AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA
2023. urteko Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrei bidea zabaldu diete ERCk, EAJk eta EH Bilduk ostiral honetan. El País egunkariak aditzera eman duenez, alderdiek uko egin diote koalizio-gobernuak diseinatutako kontu publikoei osoko emendakinak aurkezteari. Datorren ostegunean izango da Espainiako Gobernuari arnasa emango dion bozketa. Aurreko aldian erraz irabazi zuen koalizio-gobernuak: aldeko 187 eserleku zituen, eta kontrakoak, berriz, 159 baino ez.


Ukrainako gerrak eta Europar Funtsen hurrengo diru-partiden iritsierak baldintzatutako aurrekontuak dira onartzear direnak. Aurrekontu militarra %25,8 igoko dute, %38ko igoera izango da polizia-agenteen soldatetan ere, eta %3,5ekoa, berriz, euren buruentzat. Horrez gain, Ukrainara armak eta bestelako baliabideak bidaltzen jarraituko dute, Europar Batasuneko gainontzeko kideekin batera.