AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA


PSOEren eta PDeCATen artean adostutako zuzenketa baten bidez, honela berridatzi dute Zigor Kodearen 234. artikulua: "400 eurotik beherakoak diren lapurretak, orain arte isunekin bakarrik zigortzen zirenak, sei hilabetetik hemezortzi hilabetera arteko espetxealdi-zigorrekin epaitu ahal izango dira, betiere, erruduna lehenago kondenatua izan bada izaera horretako gutxienez hiru deliturengatik, delitu horiek arinak izan arren".

Ebazpenaren erantzule zuzenak PSOE, Unidas Podemos, Esquerra, EAJ, PDeCAT, Ciudadanos, Más País-Equo eta Compromis alderdiak dira, haien 190 diputaturen babesa izan baitu legeak. EH Bildu eta CUP ez dira ezezkorik ematera ausartu, eta abstenitu egin dira. PDeCATek gogorarazi duenez, hainbat Justizia zein Barne ministrok aurrez agindu izan duten neurria da, "merkataritzan, sukaldaritzan eta turismoan eragin handia zuelako".

Espetxearen eta miseriaren artean

Legearen bultzatzaileen ustez, "Zigor Kodearen mehatxu- zein disuasio-gaitasuna handituko da", non eta, inflazio gorakorreko testuinguruan, bizibideen kostuak etengabe igotzen ari diren. Litekeena da aipatutako legeak milaka lagun are ataka larriagoan jartzea, espetxearen eta muturreko pobreziaren artean aukeratu behar izateraino.
"Inork pentsa dezake lapurreta horiek egiten dituzten pertsonak gaur atxilotu eta bihar kalera ateratzen dituztela, eta jarduera horrekin jarraitzen dutela ia modus vivendi gisa", esan du PDECATeko Justizia gaietako arduradun Genis Boadella diputatuak. Argi utzi du horrekin amaitzera doazela, lehen hala ez baldin bazen ere.