AKTUALITATEA
/
Autodefentsa sozialista
Etxegabetzeen Aurkako Ekintza Gida sortu du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
"Etxetik kaleratua izateko hainbat modu" daudela ohartarazita, horiei guztiei aurre egin ahal izateko informazioa eta hainbat jarraibide argitaratu ditu Etxebizitza Sindikatuak. Hizpide izan ditu, besteak beste, alokairua ordaintzeko ezintasuna, kontratu amaierak, alokairua igotzeko saiakerak, azpierrentak edota desokupazio-enpresen erasoak. Bost hizkuntzatan sortu du Etxegabetzeen Aurkako Ekintza Gida.