AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan den auzibidea salatzeko, 'ANkerkeriari Stop! Aitor eta Galder aske' plataforma abiatu dute, eta manifestaziora deitu dute urtarrilaren 16rako. Gainera, epaiketa hasten den egunean bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte Amurrion (Araba) eta Gasteizen (Araba).


2019ko otsailean hasi zen Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzibidea, Ertzaintzak atxilotu zituenean. Behin-behineko espetxealdia ezarri zieten biei, eta Soto del Real (Madril) kartzelan hilabete bat bakartuta igaro ondoren, Darocako (Zaragoza) kartzelara eraman zituzten martxoan, urte horretako uztailaren amaieran baldintzapean aske geratu ziren arte. Barbadok, gainera, 6.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen.