Joan den igandean, emakume bati eraso zion gizon batek Gasteizera (Araba) bidean zen autobus batean. Emakumearen atzeko eserlekuan zihoan gizona, eta sexu-ukituak egin zizkion. Sexu-askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu zuten gero Gasteizko autobus geltokian. 39 urte ditu, eta atzo jarri zuten Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Gasteizera zihoan autobus batean emakume bati ukituak egin dizkio gizon batek
Gasteizko autobus geltokian atxilotu zuten 39 urteko gizona, aurreko eserlekuan zihoan emakumeari eraso egiteagatik.