AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

10 hilabete daramatzate itxita Gasteizko rokodromoek, eta orain osatutako hitzarmenak jasotzen dituen baldintza txarrak direla eta, boikoterako dei egin du Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak.

Plataformako kideek jakitera eman dutenez, rokodromoak berriro irekitzeko ondorengo baldintzak ezarri ditu Gasteizko Udalak: irekiera ordutegia %40 jaitsiko da, itxi aurretik zegoen ordutegiarekin alderatuta; ez da eskaladarako hastapen formakuntzarik eskainiko; eta, hiru langile kaleratuko dituzte, hau da, langileen %36a.