Igande gauean, 02:00ak aldera, hainbat gizonezkok taldean eraso zioten emakume bati, Getxoko (Bizkaia) Areetan. Lagun batzuekin etxerako bidea hartu ostean, bakarrik geratu zen emakumea, eta skateparketik gertu jo zuen bere kontra gizon batek: atzetik hurreratu zen eta lurrera bota zuen. Lurrean zela, ukituak egin zizkioten beste hainbat gizonezkok. Ertzaintzak ez du adierazpenik egin nahi izan talde-erasoari buruz.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Getxon, taldean eraso zioten emakume bati igande gauean
Etxera bidean zela, lurrera bota zuen gizon batek, eta ukituak egin zizkioten beste hainbatek.