Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek sei eguneko protesta martxak egin dituzte Gipuzkoako hainbat eskualdetan, Zaintza Martxa izenpean. Donostian (Gipuzkoa) amaitu dute ibilbidea, eta borrokaldi berri bati ekin diote hala: hiru eguneko kanpaldia egingo dute, Donostiako bulebarrean. ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzea eta egikaritzea da helburua.
AKTUALITATEA
/
Greba
Gipuzkoako erresidentzietako langileek hiru eguneko kanpaldia abiatu dute
Hiru eguneko kanpaldia hasi dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako beharginek. ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako hitzarmena Aldundiak bere gain hartzea aldarrikatu dute.