AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Astelehen honetan egin diote epaiketa emakume gazte bati, Gasteizen (Araba), Alderdi `Popularreko (PP) kide bati eraso egitea egotzita. 2021eko irailean izan ziren gertakariak, Gasteizko diskoteka baten aurrean: antza, PPko militanteari muturreko bat eman zion neskak, alderdi horretakoa ote zen galdetu ondoren.

Gorroto-delitu bat leporatu nahi diote gazteari, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigor bat eskatzen dute beretzat fiskaltzak eta akusazioak.