AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat hedabidek jakinarazi berri dutenez, Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen (Araba), lanean ari ez zen ertzain bati eraso egitea leporatuta. Igande iluntzean izan ziren gertakariak, 21:00ak aldera, Gasteizko Aiztogile kalean; Ertzaintzaren hitzetan, ertzaina iraindu zuten hiru gazteek, eta alde egiteko eskatu zioten. Haietako batek kolpatu egin omen zuen gero.

Dirudienez, 21, 22 eta 25 urte dituzte atxilotutako pertsonek. Polizia-etxera eraman dituzte, eta arratsaldeko aurreneko orduan utzi dituzte aske, karguekin.