AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iragan ostegunean, apirilak 30, hirugarren gradura igaro ziren Xabier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso preso politikoak. Oraindik ez dute zehaztu aurrerago baldintzapeko askatasuna ere emango dieten, Gorka Fraileren kasuan egin bezala. Agirre eta Codo Logroñoko espetxean dituzte preso, eta Alonso, aldiz, Villabonan (Asturias).

Espetxe Erakundeek esan dute hirugarren graduan sartzeko baldintzak betetzen dituztela hirurek, zigorraren hiru laurdenak bete dituztelako, eta "indarkeriarekiko arbuioa" adierazi dutelako, "eragindako kaltea" eta "espetxe legezkotasuna" aitortzeaz gain.

Agirre sei urteko zigorra ari da betetzen giltzapean, aurki amaituko duena. Codok 19 urte egin berri ditu preso, eta gaixotasun larri bat du. Alonsok, aldiz, 23 urte eta erdi daramatza kartzelan, eta iazko urritik, kalera irteteko baimen arruntak izan ditu.

Aitziber Coello preso politikoa, aske

Bestetik, Aitziber Coello Onaindia preso politiko durangarra aske geratu da, kartzelan 16 urtez preso egon ostean. Herenegun, hilak 2, irten zen Picassenteko (Valentzia) amentzako modulotik, haren seme Haitzekin batera.