AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

San Sebastian eguna izanik, atzo egun osoan izan zen nabarmena Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia Donostian, Alde Zaharrean batez ere.

Alde Zahar osoan eta Donostiako erdigunean izan ziren istiluak. Gutxienez bederatzi pertsona zauritu zituzten ertzainek, eta masailezurra puskatu zieten horietako biri. Bestalde, gutxienez lau lagun eraman zituzten atxilo.

"Jotzera tiro egin"

Hainbat hedabidek argitaratu dituzte, atzo, Ertzaintzaren ofizial batek egindako adierazpenak. "Jotzera tiro egingo dugu, ados?" esan zuela entzun daiteke bideo batean. Aurreko igandean, larunbatean nahiz abenduaren 12an ere oldartu ziren ertzainak Donostiako Alde Zaharrean, eta hainbat izan dira atxilotuak.

Mobilizazioa larunbatean

Datorren larunbatean mobilizatzera dei egin du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak, Errepresiorik ez! Gazteen aurkako kriminalizazioa gelditu! aldarripean. 12:00etan hasiko da manifestazioa, Donostiako Bulebarretik.