AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iurretako (Bizkaia) Arriandi industrialdean izan zen istripua, arratsaldeko 20:00ak igarota. Suhiltzaileak bertaratu ziren Euskal Kataforesis enpresaren fabrikara, baina gaueko 02:00ak arte ezin izan zuten sua itzali. Bi langile zauritu ziren sutearen ondorioz, eta ospitaleratuak izan ziren.

Industrialdeko lantegiak eta inguruko hainbat baserri hustu behar izan zituzten, sutea kontrolpean izan arte. Produktu kimikoekin egiten dute lan Euskal Kataforesis enpresan.