Lizarraldeko GKSk aurrera jarraitzen du jardun politikoarekin. Aste
hauetan "burgesiaren diktadura zuzena salatu eta antolakuntza
komunistaren beharra mahaigaineratu" dute eskualdean hainbat komunikazio-dinamikaren bidez, eta elkarretaratzea ere egin zuten Lizarran (Nafarroa) urriaren 31n, "askatasun zibil eta politikoen defentsan". Orain, jardunaldi politikoak prestatu dituzte eskualdean, "formakuntza politikoa sustatzeko helburuarekin".
AKTUALITATEA
/
Gazte koordinadora sozialista
Jardunaldi politikoak antolatu ditu Lizarraldeko GKSk datozen asteetarako
Lizarran eta Garesen izango dira jardunaldietako hitzaldiak. Besteak beste, aztergai izango dituzte "Europak bizi duen gainbehera inperialista", "gazteriaren kriminalizazioa" eta gazte problematika orokorra.