Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) beste hitzordu baten berri eman du. Otsailaren 22an, larunbatez, krisi ekologikoari buruzko jardunaldi politiko bat egingo du Gasteizen (Araba). Zenbait saioren bidez, "krisi ekologikoa ezaugarritzen eta haren aurrean dauden posizio politiko ezberdinak aztertzen" ahaleginduko da EHKS. Aurrerago emango du egitarau zehatzaren eta bestelako xehetasunen berri.
AKTUALITATEA
/
Euskal herriko kontseilu sozialista
Krisi ekologikoari buruzko jardunaldi bat egingo du EHKSk
Otsailaren 22an izango da, Gasteizen. "Krisi ekologikoa ezaugarritzea eta haren aurrean dauden posizio politiko ezberdinak aztertzea" da helburu nagusia.