Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Elorrion (Bizkaia) lan-istripua izan du langile batek gaur goizean. Teilatu bat konpontzen ari zenean, bi metroko altueratik erori da lurrera. Langilearen osasun-egoeraren inguruko informaziorik ez dago oraindik.
AKTUALITATEA
/
Soldata sistema
Lan-istripua izan du Elorrion teilatu bat konpontzen ari zen behargin batek
Bi metroko altueratik jausi da behargina, Elorrioko (Bizkaia) Urkizuaran kalean teilatu bat konpontzen ari zela, soldatapean.