AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA
Eurostatek inoizko gobernurik aurrerakoienaren triunfalismoa apaldu du langabeziaren zifretan, aldizkako finkoen faktorearekin: Lan Ministerioak arlo horretako datuetan egindako "doikuntzek" estatistiketan eragina izan zuten.El Economista atariak aditzera eman duenez. SEPEk azaroan argitaratutakoa baino 173.000 langabe gehiago zeudela azpimarratu dute, hain zuzen.







Espainiako Gobernuak igorritako datuekin, bazirudien urrian 2,93 milioi langabe zeudela, aurreko hilean baino 90.000 gutxiago, eta azarorako, berriz, 2,85 milioiraino jaitsi zirela. Kopuru horrek EBko langabezia-tasarik handiena izaten jarraitzen zuen arren, "2008tik erregistratutako langabe kopururik txikiena" ospatzera eraman zuen bat baino gehiago. Abenduko zifra eguneratuek, baina, goitik behera gezurtatu dituzte: kalkulu berria 3,02 milioikoa da urrirako eta 3,01 milioikoa azarorako. Hau da, urriko hasierako datuan baino 110.000 langabe gehiago eta azarokoa baino 173.000 gehiago zeuden berez, gutxienez.