AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

42 urteko behargin batek bizia galdu zuen atzo, nekazal ustiategi batean lanean ari zela, orein batek harrapatu eta gero. Muniaingo (Nafarroa) etxalde batean izan zen lan-istripua, 11:30ak aldera; langilea oreinei janaria ematera sartu zen itxitura batera, eta oldartu egin zitzaion animalietako bat.

Zauri larriak egin zizkion bularrean beharginari, eta ondorioz, odol asko galdu zuen. Hortaz, larrialdi-zerbitzuetako langileak ustiategira bertaratu arren, ez zuten lortu behargina suspertzea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik 57 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, lanpostuetan bertan, lanera bidean edota lanetik bueltan.