AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

55 urteko langile bat hil da ostegun honetan Olatzagutian (Nafarroa), zementu fabrika batean lanean ari zela. Foruzaingoak aditzera eman duenez, ibilgailu batek harrapatuta hil da soldatapekoa. Ezbeharra izan den tokira bertaratu dira larrialdi-zerbitzuetako langileak, baina ordurako hilik zegoen lan-istripuko biktima. Zehaztapen gehiagoren faltan, gorpua Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.