AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurreko ostiral arratsaldean, 42 urteko gizonezko batek galdu zuen bizia Laudioko (Araba) Etengabeko Arretako Gunean (PAC, gaztelerazko sigletan). Bihotzekoa izan zuen eta osasun-zentrora joan zen, baina bi erizain baino ez zeuden bertan; ez zegoen medikurik. Aiaraldea.eus-ek jaso duenez, "Zaintza Intentsiboko Unitate (ZIU) lanak betetzen dituen anbulantzia beranduago heldu zen tokira"; hala ere, gauean baieztatu zuten gizonaren heriotza.

Hainbat kolektibok, esaterako ESK sindikatuak eta OPA herri-plataformak, Osakidetzaren Etengabeko Arreta Guneen egoera salatu dute. Aiaraldea-ren arabera, Laudioko anbulatorioko osasun-langile batek azaldu du ohikoa dela "medikurik ez egotea larrialdietan eta ardura guztia erizainen esku egotea"; nahiz eta, berez, derrigorrezkoa den Etengabeko Arreta Guneetan gutxienez mediku bat egotea.