Bizkaiko metaleko langileek kontraeskaintza aurkeztu dute, iragan astean patronalak egindako eskaintzari erantzuteko. Bi aldeen arteko solasaldia abenduaren erdira arte luzatuko da beraz, eta astean hiru aldiz bilduko dira.
Hala, sindikatuek hiru puntu gehitu dizkiote mahaira ateratako proposamen berriari: malgutasuna zein behin-behineko kontratazioa alde batetik; aldi baterako enpresen bidezko kontratazioa bestetik; eta genero berdintasunerako planak, azkenik.
Oldarraldia
Herenegun, negoziaketen blokeo
egoera salatzeko eta protesta egiteko, Barakaldoko (Bizkaia) BECen aurrean elkartu ziren beharginak. Haien aurka oldartu zen Ertzaintza, eta kolpeka eragotzi zien eraikinean sartzea. Bestalde, Poliziaren etengabeko presioaren berri eman dute azken egunetan langileek. Besteak beste, ertzainek egindako telefono deiak salatu dituzte.