AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzo, hilak 24, Nafarroako garbiketako emakume langileek salatu zuten sektore bereko gizonezkoek baino diru gutxiago kobratzen dutela. Garbiketa sektorean aritzen diren beharginak, nagusiki, bi eremutan bereizten dira: alde batetik, bideko garbiketetan jarduten dutenak, eta bestetik, eraikinak eta bulegoak garbitzen dituztenak. Lehenengoan gizonezkoak dira gehiengoa; bigarrengoan, aldiz, emakumezkoak.

Nahiz eta sektore berean soldatapean jardun, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata arrakala mahaira atera dute Nafarroan. ELA sindikatuaren arabera, orohar, emakume langileek %13-20% gutxiago kobratzen dute egun. Horretaz gain, "lanaldi errealari erreparatuko bagenio, batzuen eta besteen arteko aldea handituko litzateke, %18-%25era arte". Emakume langile gehienak, gainera, lanaldi partzialetan aritzen dira.

Horren guztiaren aurrean, eta soldata berdintasunaren alde, mobilizazioak iragarri dituzte Nafarroako garbiketa sektoreko emakume beharginek.