Gizon bat atxilotu du Foruzaingoak Iruñean (Nafarroa), duela egun batzuk Unibertsitate Ospitaleko emakume langile batek jasandako sexu-erasoa dela eta. Erasotzaileak, hain zuzen, ospitaleko komun batean ukituak egin zizkion emakumeari. Arcasa enpresarentzat ari zen soldatapean behargina, ospitaleko kafetegi-zerbitzuan.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko langile bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek
Ospitaleko kafetegi-zerbitzuan lan egiten duen emakume bati ukituak egin zizkion komunetan. Langileak erasoa salatu zuen, eta gizonezkoa atxilotu egin dute.