Auzitegiak preso politikoaren "damu eza" argudiatu du baldintzapeko askatasuna ukatzeko. Helegitea aurkezterako orduan, fiskaltzak azpimarratu zuen egotzi dizkioten delituak berriz egiteko arriskua zuela Beiriek.
Xistor Haranburu, egoera berdinean
Gaur gaurkoz, egoera berdinean daude Lorentxa Beirie eta Xistor Haranburu preso politikoak. Haranbururi ere baldintzapeko askatasuna ukatu dio auzitegiak, bigarrenez. 30 urte darama atxilo.
Berria-k jakinarazi duenez, preso gehiagoren egoerak aztertuko dituzte aurki Parisen. Urriaren 23an Zigor Garroren baldintzapeko askatasuna aterako dute mahaira, eta urriaren 30ean, Ibon Fernandez Iradiren aurkako zigorra etetea aztertuko dute. Gaixo dago Fernandez Iradi. Bestetik, atzeratu egin dute Josu Urrutikoetxea Espainiaratzeko bi eskaeren inguruko ebazpena.