Ikasle Abertzaleek bat egin dute pentsiodunen mugimenduak datorren larunbaterako, azaroak 16, antolatu dituen mobilizazioekin. "Langile klasearen batasuna" azpimarratuz, bere egin du ikasle antolakundeak "pentsio duinen" aldeko aldarrikapena. Zentzu horretan, dei egin du asteburuko manifestazioetara bertaratzera.
2020. urtean Euskal Herrian egingo den Greba
Orokorrari begira antolatu ditu asteburuko mobilizazioak pentsiodunen mugimenduak. Hiriburu guztietan eta Eibarren (Gipuzkoa) izango dira
manifestazioak. Gasteizko eta Bilboko deialdiez gain, beraz, hitzorduak jarri dituzte Donostian (Gipuzkoa), 17:00etan Bulebarrean; Iruñean (Nafarroa), 17:00etan Sarasaten; eta Eibarren, 12:00etan Unzaga plazan.
Bi urte martxan
Ia bi urtez jardun dute borrokan pentsionistek. Besteak beste, astelehenero egiten dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat udalerritan, eta udako geldialdiaren ostean, martxa bat egin zuten Madrilera.