Atzo, goizeko 07:00ak aldera, Barakaldon (Bizkaia) auto bat gidatzen ari zen gizon bati gelditzeko agindu zion Barakaldoko Udaltzaingoak, "modu susmagarrian" ari zelakoan. Gidariak ez zuen autoa gelditu, eta udaltzainak haren atzetik joan ziren Bilboko (Bizkaia) Abusu auzoraino. Gidariak bere burua Ibaizabal ibaira bota zuen han.
Gizona ibaian aurkitu zuten suhiltzaileek ordubete beranduago, itota.
AKTUALITATEA
/
Bortizkeria poliziala
Poliziarengandik ihesi zihoan gizon bat hil da Bilbon, Ibaizabal ibaian itota
Bere burua Ibaizabal ibaira bota zuen atzo Barakaldoko Udaltzaingoa jarraika zuen gizon batek; Bilboko Abusu auzoraino jarraitu zioten. Ibaian hil zen, itota.