Gasteizen (Araba), parkeetako eta gune berdeetako lorezaintzako langileek 40 egun daramatzate greban: martxoaren 26an jo zuten lanuztera. Hitzarmen kolektibo propio bat izatea eta, horren bidez, lan-baldintzak hobetzea exijitzen du plantillak, lanaldi amaigabeak eta soldata baxuak dituztela salatu baitute, besteak beste. Udalak azpikontratatutako Enviser enpresarentzat (Urbaser taldearen parte da) jarduten dute soldatapean, eta hilean 1.190 euro inguru kobratzen dituzte, Espainiako Estatu mailako itunak zehazten duen modura.
AKTUALITATEA
/
Enviser
Sei aste daramatzate greban Gasteizko lorezaintzako langileek
Itun propio baten bidez lan-baldintzak hobetu nahi dituzte Enviserreko beharginek, baina entzungor egiten jarraitzen du enpresak. Udalaren erantzukizuna ere seinalatu du plantillak.