Arriskuan dago Goierriko Zentro Sozialista, hura husteko prozedura judiziala martxan baitauka Sonepar enpresak. Beasaien (Gipuzkoa) kokatutako Zentro Sozialistaren defentsan, protestak izan ziren joan den astelehenean Soneparren hainbat egoitzatan, Euskal Herri osoan zehar. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Sareak jakinarazi zuenez, hainbat aldarri argi egin dizkiote enpresari: Zentro Sozialistaren kontrako epaiketa bertan behera utz dezala (hilaren 24rako dago ezarrita) eta "aterabide bat bila dezala", zentroan "gauzatzen den jardunak berme guztiekin jarrai dezan".
AKTUALITATEA
/
Defentsa komunitatea
Sonepar enpresaren hainbat egoitza markatu dituzte, Goierriko Zentro Sozialistaren defentsan
Sestaon, Trapagaranen, Iruñean, Gasteizen nahiz Bergaran seinalatu dute Sonepar: hainbat margoketa egin dituzte Goierriko Zentro Sozialistaren hustearen kontra, eta zenbait ate blokeatu dituzte.