AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Delitu jakin batzuetarako geolokalizazioa denbora errealean eskuratzea" eta "irudiak eta soinua jasotzea" du helburutzat, eta, ustez, agintariek "terrorismo" edota "delinkuentzia antolatu" gisa izendatzen duten jarduera oro ikertzeko balioko luke. Dena den, bada bestelako arriskuez ohartarazi duenik: Observatoire des Libertés et du Numérique (OLN) erakundeak salatu duenez, neurriak "gehiegizko segurtasuna" dakar eta konektatutako edozein gailu "salatari potentzial" bihurtzen du.
Horrenbestekoa da legearen arriskua, ezker instituzionalak ere "neurriz kanpokotzat" jo duela xedapena. Hala ere, ez du legea indarrean sartzea eragozterik lortu. Ekologisten arabera, "zaintza orokor bati atea irekitzen dio". Dupond-Moretti ministroak azpimarratu duenez, "teknika horiek dagoeneko erabiltzen dira". Orain arte "balizak, mikrofonoak eta kamerak" instalatu behar omen zirela dio ministroak, eta, ustez, hemendik aurrera ere "epaile batek onartu beharko du".