AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Unibertsitateko Indar Batasunak aurtengo maiatzean jakinarazi zuen ikerlarien asanblada bat sortu zuela Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), baina beste hainbat campusetan deitu ditu ikerlariak "lan-baldintzen berdintasunaren alde" antolatzera. Biharko, azaroaren 16rako, batzar irekiak antolatu ditu UIBk Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) lau campusetan; hain zuzen, Leioan (Bizkaia), Ibaetan, Gasteizen (Araba) eta Bilbon (Bizkaia).

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 22. gelan izango da Leioako campuseko bilera, 13:00etan. Ibaetan, berriz, 14:00etan bilduko dira ikerlariak, Zuzenbide Fakultateko David Kato aretoan. Gasteizko campusean bi deialdi egin dituzte, 13:00etarako bata eta 19:15erako bestea; Farmazia Fakultateko 2.5 gelan izango dira bi batzarrak. Bilboko Ingeniaritza Eskolan, bestalde, 14:00etan egingo dute bilera, P1G2A gelan.