AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Badator Gedar Telebistaren Burdin Hesia programa berriz ere, aktualitatea mahaira atera eta unean uneko albiste eta polemikei heltzeko. Denboraldi honetan Martin Goitiandiak eta Eli Irazuk beteko dituzte aurkezle-lanak, eta hainbat solaskide izango dituzte gure platoko mahaiaren bueltan; hain zuzen, Garazi Navarro, Karla Pisano, Ander Goiatxe, Aitor Bizkarra, Jon Agirre eta Peio Ormazabal.

Aurreko denboraldian bezala, bi astean behin emango dugu programa, igandeetan. Hurrengo igandean, urriaren 30ean, hasiko da Burdin Hesia-ren bigarren denboraldia. Ohi bezala, 20:00etan egongo da ikusgai denboraldiko lehenengo saioa, GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

📹 Badator #BurdinHesia programaren bigarren denboraldia!

Urriaren 30ean, 20:00etan, denboraldiko lehenengo saioa ikusgai Gedar Telebistan.

Jarraitu aktualitatea 'Burdin Hesia'-n pic.twitter.com/FfmCbnG9pG

— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) October 21, 2022