Gasteizko (Araba) 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak 11 pertsona auzipetu ditu Araban, adingabeen prostituzio-sare batean parte hartzeagatik. Arabako Auzitegian epaituko dituzte guztiak, eta gutxienez lau delitu leporatzen dizkiete: "adingabeen ustelkeria", "sexu-askatasunaren aurkako delitua", "pornografia izatea eta banatzea" eta "osasun publikoaren aurkako delitua".
ACTUALIDAD
/
Explotación sexual
11 pertsona auzipetu dituzte Araban, hainbat adingabe prostituitzeagatik
2016an atera zen argitara kasua: Arabako Foru Aldundiaren zentro batean zeuden bost gazteri dirua ordaintzen zieten sexu-harremanak izatearen truke. Gutxienez bost adingabe harrapatu zituzten prostituzio-sarean, eta 14 eta 17 urte artean zituzten orduan.