ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Ekoran (Arabako Errioxa) 21 urteko nekazari bat hil zen atzo, lursail pribatu batean lanean ari zela. 14:00ak aldera gertatu zen: traktore bat gidatzen ari zen langilea, eta irauli egin zen, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Hala, ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu zen gaztea. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta bera suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Iturri sindikalen arabera, atzoko lan-heriotza gertatu aurretik, Euskal Herrian hamalau ziren aurten soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan hil diren beharginak. Azken heriotza gehituta, beraz, gutxienez hamabost dira.