ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

278 langilek osatzen dute Sestaoko (Bizkaia) Arcelor Mittal enpresaren plantilla, ELA sindikatuaren arabera. ELAk atzo, abenduaren 21ean, hainbat behargin kaleratze arriskuan daudela azaldu zuen, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente (EEE) berri bat irekitzeko asmoa omen baitu.

Kaleratze arriskuan dauden langileen kopurua argitzeke dago oraindik baina, Berria-ren esanetan, 40 dira kaleratze arriskuan daudenak. Zentzu horretan, langileak "asko sufritzen" ari direla salatu dute, azken urteetako "itxiera, kontratazio, inbertsio falta eta ezarritako lan-baldintzak" tartean.

Altzairu-fabrika azarotik dago itxita, ustez, ekoizpen trena martxan jartzeko berrikuntza lanak direla-eta. Argindarraren prezio altuek, antza, etenaldia urtarrilera arte luzatzea bultzatu dute.