Covid ziurtagiriaren balioa mugatzea erabaki zuen atzo, abenduaren 21ean, Europako Batzordeak. 2022ko otsailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean neurri berria: bederatzi hilabeteko epean iraungiko dira ziurtagiriak. Bederatzi hilabete horien zenbaketa, hain zuzen, txertaketaren pauta osoa betetzen den egunetik hasten da. Behin ziurtagiria iraungitzean, berriz ere balioa izan dezan, txerto dosi gehigarriak hartu beharko dira.
Europako Batzordeak dio "errefortzu dosiak sustatzeko" hartu duela neurria, aurreneko txertaketa zikloa amaitu eta sei hilabetera dosi gehiago hartzea "gomendatzen" duelako