ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa), borrokan jarraitzen dute Escalerillaseko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Etxebizitza-blokea eraitsi eta hamabi familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak garraiatzeko trenbide bat egiteko. Hortaz, etxe-kaleratze masiboaren aurrean, aurrera doa bizilagun guztientzako bizitoki-alternatiba baten aldeko borrokaldia.

Elkartasun-olatu bat izaten ari da Escalerillaseko borrokaren bueltan, eta Ekida Arte Ekimen Sozialistak ere hartu du parte horretan: mural bat egiten ari da eraitsia izateko arriskuan dagoen etxebizitza-blokean, bertako bizilagunekin eta euren borrokarekin elkartasunez. Martxan dira pintaketa-lanak, eta gaur eta bihar ere bertan izango dira lanean Ekidako kideak.