ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Ostegun goizean, 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekidea indarrez atxikirik izateagatik. Goiz horretan bertan izan zen erasoaren berri: emakume batek bere etxeko leihotik laguntza eskatu behar izan zuen Salburua auzoan. Andreak azaldu zuen, liskar baten ostean, gela batean giltzapetu zuela bere bikotekideak.