ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Bilboko (Bizkaia) Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak azaldu duenez, beste eraso matxista bat izan da Bizkaiko hiriburuan. Oraingoan, ´jakin dute emakume bat jipoitu duela bere bikotekideak San Inazio auzoan.

"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko berme bakarra sistema kapitalista gaindituko duen antolakuntza politikoaren garapenean dago", azpimarratu dute Itaiako kideek: "Hortaz, erantzun eraginkorrak hedatzeko tresnak garatzen jarraituko dugu".

Atzo, Bilboko Errekalde auzoko jaien atarian, "jai-giroan gailentzen den indarkeriaz hausnartzeko eta horri aurre egiteko proposamenak martxan jartzeko" asanblada ireki bat egin zuten Urkila Zentro Sozialistan. "Uda hurbiltzen ari dela, jaietan emakume langileon kontrako erasoak emateko baldintza ezin hobeak ezartzen dira", esan zuen Itaiak maiatz erdialdean: "Emakume langileon babes eta antolakuntzarako tresnak martxan jarriko ditugu Bilbon, zapalkuntza oro gaindituko duen proiektu politikoari ekarpena egiteko".


Uda hurbiltzen ari dela, jaietan emakume langileon kontrako erasoak emateko baldintza ezinhobeak ezartzen dira.

Hortaz, emakume langileon babes eta antolakuntzarako tresnak martxan jarriko ditugu Bilbon, zapalkuntza oro gaindituko duen proiektu politikoari ekarpena egiteko. pic.twitter.com/EeFI8iidt0

— Bilboko Itaia (@Itaia_Bilbo) June 12, 2022