Aste honetan ere hainbat izan dira Euskal Herrian argitara atera diren indarkeria matxista kasuak. Asteartean gizonezko batek bere bikotekidea eraso zuen Tuteran (Nafarroa); herenegun sexu-esplotaziorako sare bat atzeman zuten Gipuzkoan eta, egun berean, hainbat neska adingaberi mehatxu bidezko sexu-erasoak egiteagatik atxilotu zuten gizonezko bat Bilbon (Bizkaia).
ACTUALIDAD
/
Violencia machista
Emakume bat labanaz eraso zuen haren bikotekideak, Zaldibarren
Atzo goizean izan zen erasoa: laban batekin zauritu zuen emakumea haren bikotekideak, eskuetan eta aurpegian ebakiak eginez. Galdakaoko ospitalean dago.