ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Goierriko Kontseilu Sozialistak euskarari buruzko jardunaldi bat antolatu du eskualdean aurrenekoz. Pasa den asteburuan, hala, bi egunez izan dira txapela horren azpian jarritako hitzorduak, Arriaranen (Beasain, Gipuzkoa) eta Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa).

Ostiralean eman zioten hasiera jardunaldiari, solasaldi batekin: euskarari eta, besteak beste, hizkuntza politikei buruz aritu ziren Kike Amonarriz eta Paul Beitia. Arriarango elkartean egin zuten saioa, arratsaldez, eta jende ugari bertaratu zen. Horren ostean, bertso-afari bat izan zen toki berdinean. Maider Arregi, Aitor Bizkarra eta Eneko Araiztegi aritu ziren kantuan.

Hurrengo egunean, larunbatean, Urretxu-Zumarragan elkartu ziren euskarari buruzko jardunaldiaren harira. Lehenik eta behin, Miseriaren adarrak bertso-ikuskizuna izan zen Labeaga aretoan, Ekida Arte Ekimen Sozialistaren eskutik. Gauean, berriz, musika emanaldiak izan ziren Urretxu-Zumarragako Gaztetxean; Ktarsia eta Hiri Galduak taldeak aritu ziren oholtzaren gainean.