ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Atzo, hilak 5, lanuzteak hasi zituen Olaberriako (Gipuzkoa) Garabi enpresako plantillak, lau kaleratze geratzeko asmoz. Zuzendaritzak urriaren 29an adierazi zuen lau langile kaleratzeko asmoa duela. Modu horretan, beharginek atzo egin zituzten lehenengo lanuzteak, eta enpresaren kanpoaldean mobilizatu ziren.

Astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte lanuzteak, izan ere, azaldu dute "ez dagoela kaleratze hauek gauzatzeko pisuzko arrazoirik". Gauzak horrela, langileek enpresari galdegin diote kaleratze prozesuak eteteko.