ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Joan den astelehenean bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), genero indarkeriagatik. Eguneko aurreneko orduan emakume bati eraso zion bere bikotekideak Judimendi auzoan, eta atxilo eraman zuten; 49 urte ditu. Ordu batzuk beranduago, 55 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Lakua Arriagan, bere bikotekidea jazartzeagatik, hertsatzeagatik eta mehatxatzeagatik.

Azken egunetan gutxienez lau eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian; hain zuzen, Miarritzen (Lapurdi), Baionan (Lapurdi), Tolosan (Gipuzkoa) eta Iruñean (Nafarroa).