ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Asteazkenean Iruñean (Nafarroa) protesta bat egin ostean, atzo Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba) mobilizatu zen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista, sexu-esplotazioaren kontra. Izan ere, besteak beste Euskal Herrian aritzen zen esplotazio-sare baten berri eman dute aste honetan, gutxienez 34 emakume behartzen zituena prostituzioan aritzera. Hala, Sexu-esplotazioari aurre egin! lelopean, protestara deitu zuen Itaiak.

Seinalatu du "mundu osoan zehar milioika emakume egunerokoan sexualki esplotatuak eta bortizki zapalduak" direla; bai "beren biziraupena bermatzeko modu gisa prostituziora jo behar" izan duten emakumeak, bai "esplotazio-sareetan kateatuta" heldu direnak egoera horretara. "Guztiok lan- eta bizi-baldintza berdinak izan ditzagun, gaurdanik indarkeria gordin honekin amaitzeko bidean lan egin behar dugu, sexu-merkatuaren aurka borrokatuz eta konplize orori aurre eginez", aldarrikatu du antolakundeak.