ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Gutxienez bost eraso matxistaren berri eman zuten Gasteizen (Araba) aurreko asteburuan. Lau emakumeri, hain zuzen ere, euren bikotekideek edo bikotekide ohiek egin zizkieten eraso fisikoak; eta bosgarren bati taberna batean egin zioten sexu-erasoa.

Larunbat goizaldean, 02:30ak aldera, Armentiako etxebizitza batean eraso zion emakume bati bere bikotekideak; 37 urte ditu. Biktimak eman zuen abisua. Larunbat eguerdian, 13:00ak aldera, adin bereko beste gizon bat atxilotu zuten Salburuan, bere neska-laguna jotzeagatik. Emakumea ere atxilotu zuten, bikoteak "elkarri eraso" ziolakoan. Egun berean, 18:00ak aldera, 24 urteko gizonezko batek eraso zion bere bikotekideari, Errotako lokal batean. Bere seme-alabekin topatu zuten biktima. Handik hainbat ordura, igande goizaldeko 01:30ean, kalean eraso zion neska-lagunari 35 urteko gizon batek, Vicente Goikoetxea kalean. Ihes egiten saiatu zen erasotzailea.

Horretaz gain, Gasteizko taberna batean jasan zuen sexu-erasoa beste emakume batek. Larunbat goizean izan zen, 09:00ak baino lehen: 30 urteko gizonezko batek ukituak egin zizkion neskari.