ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Ikasle Abertzaleakek martxoaren amaieran salatu zuen Gasteizko (Araba) musika kontserbatorioko ikasle baten egoera. Martxoaren 30eko ikasle grebari lotutako propaganda politikoa egiteagatik, eskolan zigortu egin nahi zutela azaldu zuen IAk: umiliazio publikora makurtu nahi zuten, kontserbatoriotik kanporatzearekin mehatxatu zuten eta bere militantzia politikoari uko egin ziezaiola eskatu zioten.

Hori zela-eta, eta askatasun politikoen defentsan, protestara deitu zuten IAko kideek: elkarretaratze bat egin zuten kontserbatorio aurrean, Kanporaketa-mehatxua gelditu. Askatasun politikoak defendatu lelopean.

Gasteizko IAk atzo jakinarazi zuen musika kontserbatorioari egindako exijentziak betearaztea lortu duela. Zehazki, propaganda politikoa egiteagatik jazarritako ikaslearen kontrako kanporatze-mehatxua bertan behera geratzea lortu dute IAko kideek, bai eta bere "umiliazio publikoa helburu zuten zigorrak" atzera botatzea ere.

Horretaz gain, eskolan lan politikoa egiteko baldintzak hobetu dituzte: egindako borrokari esker, "jardun politikorako eta biltzeko baldintzak" ere eskuratu dituela azaldu du IAk. "Askatasun politikoen urraketaren aurrean", antolatzera dei egin diete berriz ikasleei.