ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Ostiraletik larunbaterako gauean, gizon bat bortxatu zuten beste bi gizonek Gasteizen (Araba). Antza, erasotua izan zen gizonari iruzur egin zion erasotzaileetako batek: Florida parkera joateko esan zion, eta hara bertaratu zenean, bi gizonekin egin zuen topo. Labana bat atera eta mehatxu egin zioten; biekin sexu-harremanak izatera behartu zuten.

Florida parketik gertu atxilotu zituzten bi bortxatzaileak handik gutxira. 28 urte ditu batek eta 35 besteak.