ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Asteazkenean, Zaldibarko (Bizkaia) etxebizitza batean zirela, emakume bati eraso egin zion bikotekideak. Zaurien ondorioz, anbulatorioan artatu behar izan zuten emakumea. Erasotzailea, aldiz, atxilo eraman zuten ertzainek.

Erasoaren aurrean, elkarretaratze bat deitu du Zaldibarko Dominika Talde Feministak, gaur ostegunez. Arratsaldeko 20:00etarako jarri dute hitzordua, udaletxeko plazan.