ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Atzo, uztailak 14, 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gernikan (Bizkaia), adin txikiko emakume bati eraso egiteagatik. Astelehen gauean izan zen sexu-erasoa, trenean, Bilbotik (Bizkaia) Bermeora (Bizkaia) doan bidean.

Bagoi berdinean zeudela, emakumeari zuzendutako keinuak egiten hasi zen gizonezkoa; hain zuzen, zentzu sexuala zuten keinuak. Gero, behartu egin zuen: behin eta berriz saiatu zen neskari ukituak egiten, eta bagoitik alde egin zuen berak. Trenetik irten eta etxera iristean, gertatutakoa azaldu zien senideei.